Euskalmediaren logotipoa

Zer da Euskalmedia?

Euskalmedia web gunearen helburua erkidego bat Euskararen erabileraren inguruan sortzea da. Euskalmedia garatzeko Web 2.0 filosofia kontuan hartu da. Bertan, web guneko edukiek ez dute inolako enpresaren edo erakundearen babesik, baizik eta erabiltzaileek beraiek gainontzeko erkidegoarekin konpartitzeko baliabideak ekartzen dituzte.

Euskalmedia-ri dagokionez, horren erabiltzaileek honako hau konpartitu ahal izango dute gainontzeko erabiltzaileekin:

  • Euren bideoak
  • Euren audioak
  • Euren audioak

Gainontzeko erabiltzaileek, elementu horiek web gunetik bertatik ikusi ahal izango dituzte. Horiek ere hautatu eta horiei buruzko iruzkinak egiteko aukera edukiko dute.

Baina Euskalmedia-k urrats bat haratago emango du. Jakinaren gainean gaude erabiltzaileek eskura izan ditzaketen baliabideen gehiengoak ez duela zertan Euskaraz egon behar, eta horrenbestez, web gunetik erabiltzaileei eskaintzen zaie (bai egilea, edo bai web guneko beste edozein erabiltzaile) web gunera azpi tituluak, bikoizketak, voice-overs edo Euskarazko baliabideen entzunezko deskripzioak igotzeko aukera. Horretarako, doaneko deskarga eskaintzen da EMEdit erremintan. Horri esker, web guneko erabiltzaileek informazio horiek sortu eta web gunera igo ahal izango dituzte. 

Horretaz gain, ikus-entzunezko baliabideei aukerako, testuko edo entzuneko informazioak hornitzeko aukerarekin, eskurako aparteko informazio bat ematen ari gara, eta horren bidez, entzunezko edo ikusmeneko minusbaliotasunak dituzten erabiltzaileek ere erkidegoak Euskalmendia-n eskura jartzen duen edukiarekin gozatu ahal izango dute.  

Gizer.net gunetik, jakin badakigu mota honetako web gune batek liskarrak eta arazoak sor ditzakeela erabiltzaileek zintzilikatzen dituzten baliabideen jabetza intelektualari dagokionez. Horregatik, Euskalmedia guneak moderazio sistema bat du. Horri esker, zenbait materialek web guna erabiltzearen baldintzen aurka eginez gero, edozein erabiltzailek abisatu eta eten egin dezake, kautelazko moduan, baliabide jakin baten bistaratzea, moderatzaile batek hura web gunean ikusteko modukoa den ala ez erabakitzen duen arte.

© euskal media 2009
Ekintza honek Bizkaiko Foru
Aldundiaren laguntza jaso du.